GOIZ EGUZKI NEGUKO TXAPELKETAK

Urtero bezala, Goiz Eguzkin karta-txapelketak (musa, tutea, eskoba eta punttoa) eta kale-jokoak (igela, toka, potea eta diana) egingo dira.

Izen-ematea: bulego orduetan, 11tik 18ra. Izena ematean 5 euroko fidantza kobratuko da. Txapelketak amaitzean itzuliko da, baldin eta pertsona hori txapelketetara joan bada.
Txapelketak
– Mus: azaroak 21, 23 eta 25an
– Tute: azaroaren 28, 30, eta abenduaren 2an
– Eskoba: abenduak 5, 7 eta 9an
– Punttu: abenduak 12, 14 eta 16an
– Kaleko jokoak: azaroaren 29an eta abenduaren 1ean (euria egiten badu, hurrengo astera atzeratuko da)

Sariak egongo dira joko bakoitzeko txapeldunentzat eta txapeldunordeentzat.

Sariak abenduaren 21ean banatuko dira, Gabonetako Zozketaren eta Txistorradaren egunean.

ABESBATZEN TOPAKETA

Goiz Eguzki sortu zeneko 50. urteurreneko ekitaldien barruan, abesbatzen topaketa bat izango da. CUM JUBILO Abesbatzak (duela gutxi Vatikanoan abestu du) eta GOIZ EGUZKI Abesbatzak parte hartuko dute.
EGUNA: azaroak 12an
ORDUA: 17:30etan
LEKUA: Hernaniko San Joan Bataiatzailearen parrokian