Zer da OHARRAK GOIZ EGUZKI AVISOS kanala?
Hernaniko Goiz Eguzki Zaharren Elkarteak Telegramen duen kanal ofiziala da.
Nola harpidetu naiteke?
Lehenik eta behin, Telegrameko APPa instalatu behar duzu zure mugikorrean
Telegram instalatu ondoren, bi modutara harpidetu zaitezke kanalera:
1.- Goiz Eguzkiko bulegoetako tauletan dagoen QRa irakurtzen
2.- Esteka hau sakatuz
Bi moduak baliokideak dira. Sistemak kanala erakutsiko du eta zure baieztapena eskatuko du kanalean harpidetzeko.
Kanal publikoa da?
Ez, kanal pribatua da. Goiz Eguzkiko bazkideak baino ez dira gonbidatzen.
Kanalak publizitatea izango du?
Ez, kanalak ez du publizitaterik izango. Goiz Eguzkiren oharrak baino ez ditu jasoko
Mezuak bidali ahal izango dizkiot Goiz Eguzkiari?
Ez, kanalak Goiz Eguzkiren oharrak bazkideak baino ez ditu zabalduko.
Gainerako bazkideek nire telefonoa ikusi ahal izango dute?
Kanaleko harpidedunek ez dute harpidedunen zerrendarako sarbiderik izango, ezta haien zenbakietarako sarbiderik ere. Norbaitek zure zenbakia ezagutzen badu eta gordeta badu, erabiltzen jarraitu ahal izango du.
Oharrak jasoko al dut ezer idatzi gabe?
Bai. Harpidetuta egotea eta jakinarazpenak aktibatuta izatea besterik ez duzu egin behar. Ez da mezurik argitaratu behar, ezta elkarrizketetan parte hartu ere.
Kanala utzi ahal izango dut?
Bai. Harpidetza borondatezkoa da eta aplikaziotik utzi ahal izango duzu kanala.
Whatsapp erabiltzen jarraitu ahal izango dut?
Bai. Telegram eta WhatsApp mugikor berean aldi berean erabil daitezke. Telegram instalatzeak ez du behartzen WhatsApp erabiltzeari uztera.
Zerbait ordaindu beharko dut kanal honengatik?
Ez. Telegram instalatzea, kontu bat sortzea eta OHARRAK GOIZ EGUZKI AVISOS kanalean harpidetzea doakoa da.
Gaur egungo jardueretarako talde berriak sortuko al dira Telegramen?
Bai, pixkanaka-pixkanaka taldeak sortuko dira Telegramen Goiz Eguzkiren jarduera guztietarako.
Telegrameko talde berriek mezuak trukatzeko aukera emango dute?
Bai, taldeek elkarri mezuak bidaltzea ahalbidetuko dute, Whatsappen bezala.