Aurten, aurrekoetan bezala, Goiz-Eguzki abesbatzak Kaxkoko jaietan (Karmen Jaiak) parte hartu du, herriko beste talde batzuekin batera, Eli Pagolaren bertsoei oihartzuna emanez.
Aurten, gainera, gure abesbatzakide Ricardo Ramos da alkate izendatu dutena.
Koro Loyarterekin -bere senar Cecilio zenaren ordez- eta Juan Bautista Biurrarenarekin batera, Imanol Kamioren akordeoiaren eta udal txistuen doinuan jarraitu ditugun bertso batzuekin omendu ditugu.


Ricardo, bestalde, “Mi viejo San Juan” habanera abian jarri da bakarlari gisa, eta harekin batera abesbatzak “korua” egin diogu bertan geunden guztion gozamenerako.
Ricardo, GoizEguzkitik denok opa dizugu “agindu on” bat izatea!