NORTZUK GARA?

Hernaniko Goiz Eguzki erretiratuen taldea gara. Bilgunea 1972an inauguratu zen, 30 bazkiderekin, eta eboluzionatuz eta garaien beharretara egokituz joan da, gaur egun 1.000 bazkidetik gora izan arte.

Gure helburua da barne-giro atsegina, harreman onak, barne-kudeaketa egokia, eguneroko lanean implikazioa, profesional sentiberak eta enpatikoak izango dituen zentro bat sortzea, jarduera-programa erakargarri eta askotarikoa, espazio irisgarri eta eskuragarri batean eta jarrera solidarioa izango dugu ahulezia-egoeran dauden adineko pertsonekin, ingurunearekin/herriarekin eta beste zentro eta erakunde batzuekin elkareginean.

Hori lortzeko guztion laguntza behar dugu.
Guztion artean lortuko dugu.
Seguru!


BATZAR BERRIAREN AGURRA
Ongi etorri! !
Ilusio handiz ari gara lanean, bizitzea egokitu zaigun denboraldia hain zaila izan arren.

Gure helburuetako bat da, eta izango da, gure eskura ditugun bitarteko guztiak erabiltzea bazkide guztiekin eta, oro har, herrikoekin komunikatzeko, guztion artean gero eta Jubilatuen Etxe hobea izan dezagun, egungo garaietara eta gure ilusio eta beharretara egokitua.

Ia ezagutzen ez gaituzuen arren, espero dezagun berandu baino lehen normaltasunez elkar ikustea eta ideiak eta proiektuak aurrez aurre partekatzea.

Oraingoz, zuen esanetara gauzkazue telefonoetan, posta elektronikoan eta, hemen bertan, webgunean.

Ea laster elkartzen garen!
Agur bero bat guztiontzat eta laster arte.


LEHENDAKARIA: JOSE ANTONIO OLANO ZUBIRI
LEHENDAKARIORDEA: LUIS FOLGUEIRAS ROMERO
IDAZKARIA: ANA TERESA RODRIGUEZ APAOLAZA
DIRUZAINA: IDOIA ADARRAGA USABIAGA
BATZORDEKIDEA: Mª CECILIA PAVON POLO
BATZORKIDEA: PABLO PEÑACOBA ALAMO
BATZORDEKIDEA: JESUS Mª MUGICA ARRIBILLAGA
BATZORDEKIDEA: RAKEL FRAILE ETXENIKE
BATZORDEKIDEA: JOSE ANTONIO MITXELENA ALTZURI
BATZORDEKIDEA: ANDRES CEMBORAIN ROMANO
BATZORDEKIDEA: VICTORIO BARO BARO

Zuzendaritza Batzordea
Beheko lerroan, bigarrena eskuinetik, lehen presidentea, “Mere” Garcia.