GOIZ EGUZKI ABESBATZA

Goiz Eguzki Abesbatza, Hernaniko gizon-emakume pentsiodunek osatutako abesbatza, 2007an sortu zen.
Jabier Zubimendiren ekimena izan zen, bere lehen zuzendari eta bakarra, eta proiektua garai hartan Goiz Eguzkiko presidente zen Paco Goyari helarazi zion. Gogo biziz hartu zuten ideia, eta berehala jarri zen martxan.

Hasieratik, abesbatza herriko beste musika talde batzuekin harremanetan jarri zen eta herriko ekitaldietan parte hartzen hasi zen (Gabonak, Santa Zezilia, Euskal jaiak, Santa Ageda).

Halaber, Gipuzkoako beste jubilatu batzuekin elkartrukeak egiten ditu, Oñati, Bergara, Beasain, Ordicia, Lasarte – Oria, Zumaia, Lezo, Trintxerpe eta Hondarribin kontzertuak eskainiz.

Duela gutxi, Goiz Eguzki Elkartea Agijupens erretiratuen elkartean sartu da, eta horren ondorioz, Eibarko eta Hernaniko abesbatzen topaketetan parte hartu dugu.

Azkenik, Goiz Eguzkik dei eta gonbidapen bat egiten die abesbatzan sartu nahi dutenei, taldean integratzeko eta entseguetara joateko.

Balintza bakarra bazkide izatea da. Azpimarratzekoa da ez dela beharrezkoa solfeoa eta euskara jakitea.

Kantatzea oso pozgarria da, gure ezagutza zabaltzen du, harreman sozialak estutzeko aukera ematen du eta lagun berriak sortzen ditu.

Gainera, gure zatitxoa eskaintzen diogu hedapenari eta Hernaniko kultura-maila hobetzeari, eta aldi berean, ondo pasatzen dugu.

ANIMATU!!!!