Zorioneko talde batek Biteri Kultur Etxeko auditorioa bete dugu uztailaren 23an. Ixiar Gurmendik abestutako obra sorta batez gozatu dugu, Joxan Goikoetxeak pianoa joaz emandako laguntza paregabearekin.
Oso saio beroa eta berezia izan da. Abesti bakoitzarekin, Ixiarrek urte batzuk atzera bidaiarazi gaitu eta gure gaztaroko une onak gogoratu ditugu.

Ixiarrek beti bizi izan du musika, kantari bezala, Biurriak taldean hasi zenetik, lehen Ez dok amairu barruan, gero bere kontuan, gero Kantuz Abesbatzan eta erretiroa hartu ondoren Goiz Eguzki Abesbatzan abesten jarraitzen du.
Azken bi urteetan, Hernaniko Musika Eskola Publikoaren barruan, Joxan Goikoetxearen laguntzarekin lan egin du eta hainbat egileren abestiak euskaraz bertsionatzen jarraitzen du. Saio hau ahalegin horren zati bat eszenaratzea izan da.
Saioaren ibilbide musikala oso zabala izan da, besteak beste, Beatlesen abestiak, Rolling Stonesenak, Txomin Artolaren “Txuriko“, Marlene Dietrichek ezagun egin zuen “Lili Marleen“, Mercedes Sosak abestutako “Alfonsina y el Mar” eta beste batzuk. Abesti bakoitza sorpresa atsegina izan da.
Nabarmendu behar da azken abestia, “Moon River“, Henry Mancinik konposatua “Diamantedun gosaria” filmerako konposatu zuena, emanaldiaren ginga izan dena, guztietan bereziena.
Txaro Untzila, Biterin urte luzez Dantza Garaikideko Tailerrean irakasle izan dena, eszenatokian sartu da eta melodiaren interpretazio ederra egin du, Ixiarrek abesten zuen bitartean…
… eta une magiko batzuetan, Joxanek teklatuarekin melodia mantentzen zuen bitartean, Txarok eta Ixiarrek bikote artistiko ezin hobea osatu dute eta dantza-pauso eder batzuekin gozatu gaituzte.


Ixiar, Goiz Eguzkitik esan nahi dizugu luxua eta plazera izan dela zu abesten entzutea!