Urtero bezala, Goiz Eguzkin karta-txapelketak (musa, tutea, eskoba eta punttoa) eta kale-jokoak (igela, toka, potea eta diana) egingo dira.
Izen-ematea: bulego orduetan, 11tik 18ra. Izena ematean 5 euroko fidantza kobratuko da. Txapelketak amaitzean itzuliko da, baldin eta pertsona hori txapelketetara joan bada.
Txapelketak
– Mus: azaroak 21, 23 eta 25an
– Tute: azaroaren 28, 30, eta abenduaren 2an
– Eskoba: abenduak 5, 7 eta 9an
– Punttu: abenduak 12, 14 eta 16an
– Kaleko jokoak: azaroaren 29an eta abenduaren 1ean (euria egiten badu, hurrengo astera atzeratuko da)
Sariak egongo dira joko bakoitzeko txapeldunentzat eta txapeldunordeentzat.
Sariak abenduaren 21ean banatuko dira, Gabonetako Zozketaren eta Txistorradaren egunean.