HITZALDIA: ZAHARTZE AKTIBO ETA OSASUNTSUA

Hilaren 31n, 19: 00etan, Asier Arrizabalaga Otaegui fisioterapeutak ariketa fisikoari eta zahartze osasungarriari buruzko hitzaldia emango du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen proiektu bat aurkeztuko du, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ariketa fisikoko programa baten eraginkortasuna ebaluatzeko.

Animoak eman eta Ostegunean ikusiko dugu elkar!!!
EGUNA: MARTXOAK 31, OSTEGUNA
ORDUA: 19:00
LEKUA: GOIZ EGUZKIN

COVID ZIURTAGIRIA

Ziurtagiriak deskargatu edo inprimatu ezin dituzten bazkideak Goiz Eguzkiren bulegora hurbil daitezke, ohiko orduetan, hau da, astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 4etatik 6etara eta ostiraletan 10etatik 12etara, abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
NAN, Osakidetzan erregistratuta duten mugikorra eta Osakidetzako txartela (OTI)  ekarri beharko dituzte.

TXISTORRADA

Zoritxarrez gaur egungo egoerak ez digu uzten Santo Tomas egunean egin nahi genuen txistorrada segurtasunez ospatzen. Horregatik erabaki dugu egoera hobetu arte atzeratzea. Garaiz abisatuko dugu.

Beste ospakizunak bai, egingo ditugula, bai zozketa baita sarien banaketa ere.