Martxoaren 8an, “Emakumearen Eguna”, Goiz Eguzki abesbatzako emakumeok kontzertu irekia eskeiniko dugu Goiz Eguzkiko areto nagusian, 17:30tan.
Gure helburua da eguna kantuaren bidez ospatzea eta, aldi berean emakumeari protagonismoa ematea.
Abesti berri batzuk ikasi ditugu bereziki egun honetarako, eta horien artean “Agur Jaunak eta Andreak”. 2015ean, Euskal Herriko Unibersitatean, oso ezaguna den “Agur Jaunak” kantari aldaketa txiki batzuk eginda, berdintasuna eta laizismoa txertatzea lortu zuten. Geroztik, gero eta abesbatza gehiago ari dira aldaketa hauek ezartzen eta gure txanda ere iritxi da.
Kontzertura etortzen direnei letra berria banatuko zaie, denok elkarrekin abesteko eta ohiko
bihurtzeko.