2022-23 ikasturterako buruan ditugun jarduerak aurrez inskribatzeko epea ireki da, uztailaren 22 arte.
Orain, interesatzen zaizkigun guztietan izena eman beharko litzateke, edo beste batzuentzat iradokizunak egin. Jardueraren bat antolatzen eta garatzen laguntzeko prest dauden borondatezko bazkideek ere izena eman dezakete.
Oraingoz, hauek dira eskaintzen diren jarduerak: mantenu gimnasia, yoga edo erlaxazio ariketak, euskal dantza, hartubol,ipar-martxa, goizeko ibilaldiak, informatika, euskara, frantsesa, punto, abesbatza.
Pertsona kopuru jakin batek izena ematen duenean bakarrik jarriko dira martxan.
Jarduera batean plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketak egingo dira:
Izena emateko hainbat modu daude:
1. Goiz Eguzkira joanez bulego orduetan.
2. Goiz Eguzkiri telefonoz deituz bulego orduetan.
3. Mezu elektroniko bat bidaliz goizeguzkihernani@gmail.com
Kirol ekintzak alegia, soinketa, ipar martxa eta yoga,, egoki itzazue egun eta ordutegi ezberdinetan faborez, eskertzekoa izango litzateke.
Kaixo Cristina
Oraindik ez dago ezer finkatuta, irailean izena eman dutenen arabera taldeaak eta ordutegiak osatuko dira.
Ondo izan