OINARRIZKO INFORMATIKA

Oinarrizko Informatika ikastaro bat hasiko da, talde txikitan, gehienez lau pertsonakoak.
Klaseak gaztelaniaz emango dira, asteazken goizetan, bi txandatan: bata, 10: 00etatik 11: 30era, eta bestea, 11: 30etik 13: 00etara.
Edukiak:
– Ordenagailuaren zatiak eta teklatua.
– Posta elektronikoa.
– Interneten informazioa bilatzea.

Ikastaroaren iraupena: 6 saio
Goiz Eguzkira deitu nahi izanez gero, astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko 4etatik 6etara. Telefonoak: 943 55 10 32 eta 747 40 34 37

GOIZ EGUZKIREN OHIKO BATZARRA 2021

Osasun neurriek ez digutenez uzten gure zentroan egiten, aurtengo Batzar Orokorra Biteri Kultur Etxean egingo da, martxoaren 6an, larunbatean, goizeko 11etan.

Segurtasun kontuengatik, Batzarraren edukiera mugatua izango da. Horregatik joateko asmoa duten bazkideek lekua erreserbatu beharko dute, Horretarako Goiz Eguzkira deitu behar da bulego orduetan, 943 55 10 32 astelehen, asteazken eta ostiralean, 16:00etatik 18:00etara.

ZUZENDARITZA BATZORDEAREN JAKINARAZPENA

Atzo, 2021eko otsailaren 16an, Mª José López de Zubiría Fransoy andreak Goiz Eguzkiko lehendakari gisa dimisioa eman zuela jakinarazi zigun, arrazoi pertsonalak argudiatuz.

Zuzendaritza Batzordeko gainerako 10 kideek batzordekide izaten jarraituko dutela berretsi dute eta,  Goiz Eguzki Estatutuetako 19. artikulua betez, erabaki dute lehendakari kargua Joshean Olano Zubiri egungo lehendakariordeak beteko duela behin-behinean, Batzar Orokorra egin arte.

Egungo Zuzendaritza Batzordeak karguen banaketa berria Batzar Orokorrean aurkezteko asmoa du.

Batzarra martxoaren 6an egingo da Biteri Kultur Etxean. Laster informazioa zabalduko da.
Hernanin, 2021eko otsailaren 17an

DOAKO BISITA CHILLIDA LEKURA

Goiz Eguzkiko bazkideek Chillida Lekura dohain joateko aukera izango dute, martxoak 31ra arte.

Bisitak, larunbat eta igandeetan izango dira, 10:00etatik 17:00etara bitartean, eta astelehenetan 10:00etatik 16:00etara. 
Egunero, goizeko 11:30etan, hileko obraren azalpen laburra eskainiko da. 

Joan baino lehen Goiz Eguzkira deitu behar da: 943 55 10 32 zenbakira, izena emateko, bulego orduetan (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara)

Museorako garraioa, bakoitzaren kontura izango da. Kontutan eduki, G2 autobusa atean bertan gelditzen dela.

Behin Chillida Lekun, Goiz Eguzkiko txartela erakutsi beharko da. 

 

GABONETAKO ZOZKETA

Abenduaren 21ean 10 sorta zozkatuko dira 2020ko kuota ordainduta duten guztien artean.
Zozketa eguerdiko 12etan tabernaren terrazan izango da, aplikazio informatiko baten bidez, zeinek zenbakiak aleatorioki aukeratuko dituen.
Segurtasun-neurriengatik 30 lagun baino ez direla sartzen.
Sarituei banan-banan deituko zaie sortaren bila etortzeko eguna eta ordua zehazteko. Zozketaren emaitzak Egoitzaren atean eta webgune honetan ikusi ahal izango dira.

Produktuen zerrenda

KUOTAK KOBRATZEA

Azaroaren 2tik aurrera, 2020ko kuota zentroan  bertan ordaindu ahal izango da.

Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:00etatik 18:00etara

Mesedez, ekarri 10 euroak eta dokumentazioa prestatuta.

Maskara, sartzean eskuak garbitzea eta segurtasun-distantzia mantentzea nahitaezkoa da.