Astebete zoragarria igaro dugu, haurrak bezala, kalean jolasten.
BERRIAK
ZINEMA ETA MIGRAZIOA

SANTO TOMAS TXAPELKETA
Aurten ere San Tomas txapelketa egingo dugu.
Urtero bezala, banakako kale jolasak (toka, igel-toka, bote eta dardoak) eta karta partidak (mus, tute, eskoba eta puntto) antolatuko dira.
Izen-emateak urriaren 27tik azaroaren 8ra bitartean egingo dira, bulego orduetan.
Txapelketak azaroko hirugarren astean hasiko dira.

Sariak modalitate bakoitzeko lehen bientzat edo lehenengoentzat izango dira.
GABONETAKO LOTERIA 2021

Loteria LETEN saltzen da.
Abenduaren 15era arte.
DEZIMOAK BAKARRIK SALTZEN DIRA
BEHEKO SOLAIRUA BAZKIDEENTZAT ZABALIK BERRIRO
Gaurtik aurrera, 2021eko urriaren 1etik aurrera (ostirala), berriro erabili ahal izango da etxeko beheko solairua bazkideen bilerarako, berriz ere kartetan jokatu ahal izango da, kartak etxetik ekartzen badira.

MATRIKULA BERRIAK 2021-22
EZINBESTEKOA DA 2021 URTEKO KUOTA ORDAINDUTA IZATEA.
YOGA
asteartetan 17:00 – 18:30
Hasiera: Urriak 19
Kurtso osorako prezioa 70 eurokoa da.
Kuota helbideratuta duten pertsonei kontu horretatik zuzenean kobratuko zaie, urriaren amaieran.
Gainerakoek kontu hauetako batean sartu beharko dute dirua urrian.
SARTU 70 €
LABORAL KUTXAN
ES67 3035 0025 81 0251095275
edo
KUTXABANK
ES37 2095 5041 11 1065586736
ADIERAZI IZEN-ABIZENAK eta YOGA KUOTA.
MATENTZE-GIMNASIA
astelehen-astezkenetan
1. taldea – 8:30 – 9:15 |
2. taldea – 9:30 – 10:15 |
3. taldea – 10:30 – 11:15 |
Kurtso osorako prezioa 55€ eurokoa da.
Kuota helbideratuta duten pertsonei kontu horretatik zuzenean kobratuko zaie, urriaren amaieran.
Gainerakoek kontu hauetako batean sartu beharko dute dirua urrian eta agiriaren kopia bulegora ekarri.
SARTU 55 €
LABORAL KUTXAN
ES67 3035 0025 81 0251095275
edo
KUTXABANK
ES37 2095 5041 11 1065586736
ADIERAZI IZEN-ABIZENAK eta GIMNASIA KUOTA.
IPAR MARTXAREN AURKEZPEN-SOLASALDIA.
Marijo Villalba, Ipar Martxako begiraleak, kirol honen onurak eta jarduerak aurkeztuko ditu Goiz Eguzkiko areto nagusian, uztailaren 14ean, arratsaldeko 6etan. Aforoa 30 lagunekoa izango da.

2022-23 IKASTURTEKO AURRE-INSKRIPZIOAK






2022-23 ikasturterako buruan ditugun jarduerak aurrez inskribatzeko epea ireki da, uztailaren 22 arte.
Orain, interesatzen zaizkigun guztietan izena eman beharko litzateke, edo beste batzuentzat iradokizunak egin. Jardueraren bat antolatzen eta garatzen laguntzeko prest dauden borondatezko bazkideek ere izena eman dezakete.
Oraingoz, hauek dira eskaintzen diren jarduerak: mantenu gimnasia, yoga edo erlaxazio ariketak, euskal dantza, hartubol,ipar-martxa, goizeko ibilaldiak, informatika, euskara, frantsesa, punto, abesbatza.
Pertsona kopuru jakin batek izena ematen duenean bakarrik jarriko dira martxan.
Jarduera batean plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketak egingo dira:
Izena emateko hainbat modu daude:
1. Goiz Eguzkira joanez bulego orduetan.
2. Goiz Eguzkiri telefonoz deituz bulego orduetan.
3. Mezu elektroniko bat bidaliz goizeguzkihernani@gmail.com
GOIZ EGUZKI ELKARTEAREN TXARTEL BERRIAK

Eskura daude Goiz Eguzkiko bazkideen PVC txartel berriak , barra-kodearekin eta pertsonaren identifikazioarekin.
Bulegoko ordutegian jasotzea gomendatzen zaie bazkideei; besteak beste, etxeko zerbitzuetara sartzeko derrigorrezkoa izango delako .
BULEGOKO ORDUTEGI BERRIA GOIZ EGUZKIN
Bazkideen eskaerari erantzunez, maiatzetik aurrera ordutegia luzatzea erabaki da. Ordutegi berria:

Ostiraletan – Goizeko 10:00etatik 12:00etara
Astelehena –asteazkena – ostirala
arratsaldeko 4etatik 6ak arte