ERREALITATE BIRTUALA ESPERIMENTATZEKO SAIOA

Zerbait entzun duzu Errealitate Birtualari buruz?
Egun bat errealitate birtualeko tresnekin ezagutzera eta esperimentatzera animatzen zara?

Esperientzia berri bat proposatzen dizuegu “Hernaniko Lanbide Heziketako Eskola” eta “Innovae” ren eskutik

ANIMATU PROBATZERA!!!

Errealitate birtuala ongizatea hobetzen, burua sendotzen eta gure gorputza suspertzen lagunduko digun tresna izan daiteke.

Saio bera bi egunetan eskeiniko da: azaroaren 13an eta 14an 16: 00etatik 17: 30era, Hernaniko Lanbide Heziketako Eskolan (EPO).

Izen-emateak, beti bezala, Goiz Eguzkin egingo dira, bulegoko ordutegietan, eta taldeak murriztu egingo direnez, beharrezkoa bada zozketa egingo da.
Izena emateko epea: urriaren 23a arte

2023-24 IKASTURTEKO AURRE-INSKRIPZIOAK


2023-24 ikasturterako buruan ditugun jarduerak aurrez inskribatzeko epea ireki da, uztailaren 28 arte.

Orain, interesatzen zaizkigun guztietan izena eman beharko litzateke, edo beste batzuentzat iradokizunak egin. Jardueraren bat antolatzen eta garatzen laguntzeko prest dauden borondatezko bazkideek ere izena eman dezakete.

Oraingoz, hauek dira eskaintzen diren jarduerak: mantenu gimnasia, yoga (erlaxazio ariketak), musika hautemateko klaseak, euskal dantza, hartubol,ipar-martxa, goizeko ibilaldiak, informatika, irakurketa partekatua, euskara, frantsesa, punto, abesbatza eta zumba.

Pertsona kopuru jakin batek izena ematen duenean bakarrik jarriko dira martxan.

Jarduera batean plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketak egingo dira:

Izena emateko hainbat modu daude:

1. Goiz Eguzkira joanez bulego orduetan.
2. Goiz Eguzkiri telefonoz deituz bulego orduetan.
3. Mezu elektroniko bat bidaliz goizeguzkihernani@gmail.com