GOIZ EGUZKIREN 50.URTEURRENEKO BAZKARIA

Urriaren 12an Goiz Eguzkiren 50. urteurrena ospatuko dugu bazkari batekin Atsegindegin.
Bazkide bakoitzak 20 € ordaindu beharko ditu. Gainerakoa Goiz Eguzkik jarriko du.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena irailaren 23a baino lehen bulegoko ordutegian, whatsappen bidez edo posta elektronikoz.
Gogorarazi nahi dizugu urteko kuota ordainduta izan behar duzula.

2022-23 IKASTURTEKO AURRE-INSKRIPZIOAK


2022-23 ikasturterako buruan ditugun jarduerak aurrez inskribatzeko epea ireki da, uztailaren 22 arte.

Orain, interesatzen zaizkigun guztietan izena eman beharko litzateke, edo beste batzuentzat iradokizunak egin. Jardueraren bat antolatzen eta garatzen laguntzeko prest dauden borondatezko bazkideek ere izena eman dezakete.

Oraingoz, hauek dira eskaintzen diren jarduerak: mantenu gimnasia, yoga edo erlaxazio ariketak, musika hautemateko klaseak, euskal dantza, hartubol,ipar-martxa, goizeko ibilaldiak, informatika, irakurketa partekatua, euskara, frantsesa, punto, abesbatza.

Pertsona kopuru jakin batek izena ematen duenean bakarrik jarriko dira martxan.

Jarduera batean plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketak egingo dira:

Izena emateko hainbat modu daude:

1. Goiz Eguzkira joanez bulego orduetan.
2. Goiz Eguzkiri telefonoz deituz bulego orduetan.
3. Mezu elektroniko bat bidaliz goizeguzkihernani@gmail.com

GOIZ EGUZKIREN SAN JUAN  TXAPELKETA

Beste urte batzuetan bezala, San Juan jaietan kale- jolasak eta karta jokoak antolatuko ditugu.

Egun hauetan egingo dira:
-Maiatzaren 9, 11 eta 13an MUS
-Maiatzaren 16, 18 eta 20an, TUTE
-Maiatzaren 23, 25 eta 27an ESKOBA
-Maiatzaren 30ean, ekainaren 1ean eta 3an, PUNTTO
-Ekainaren 6, 8 eta 10ean Kaleko jolasak (BOTE, IGEL-TOKA, TOKA ETA DARDOAK)

Izen emateak bulego orduetan egingo dira, apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitartean, biak barne.

HITZALDIA: ZAHARTZE AKTIBO ETA OSASUNTSUA

Hilaren 31n, 19: 00etan, Asier Arrizabalaga Otaegui fisioterapeutak ariketa fisikoari eta zahartze osasungarriari buruzko hitzaldia emango du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen proiektu bat aurkeztuko du, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ariketa fisikoko programa baten eraginkortasuna ebaluatzeko.

Animoak eman eta Ostegunean ikusiko dugu elkar!!!
EGUNA: MARTXOAK 31, OSTEGUNA
ORDUA: 19:00
LEKUA: GOIZ EGUZKIN

2022. URTEKO BATZAR NAGUSIA

EGUNA: Martxoaren 17an
ORDUA: Arratsaldeko 17:etan
TOKIA: San Juan parrokiaren Aretoan (Irigoyen zapata dendaren ondokoa)
GAI ORDENA:

  1. Aurreko akta irakurtzea eta, hala badagokio, onestea. (Klik egin HEMEN, irakurtzeko)
  2. 2021eko Kontuen Egoera onartzea
  3. 2021eko jardueren memoriaren aurkezpena
  4. 2022rako aurrekontua eta jarduketa-plana
  5. Kuotak ordaindu ez direla egiaztatzea eta Estatutuen 32.4 artikulua aplikatzea
  6. Bazkideei kuotak helbideratzeko errekerimendu-proposamena
  7. Bazkideei egindako jarduerei dagozkien kopuruak helbideratzeko
    errekerimendua
  8. Elkartea AGIJUPENSen (EUSKO-FEDERPEN) sartzeko proposamena
  9. Elkartearen jarduerak komunikatzeko eta bazkideei jakinarazteko plan berria
    garatzea
  10. Lehendakariordearen eta idazkariaren kargu-uztea
  11. Zuzendaritza Batzordeko lehendakariordea eta idazkaria aukeratzea.
  12. Eskaerak eta galderak