
EMAKUMEEN EGUNA

Bilgune Soziala-Centro Social
Ziurtagiriak deskargatu edo inprimatu ezin dituzten bazkideak Goiz Eguzkiren bulegora hurbil daitezke, ohiko orduetan, hau da, astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 4etatik 6etara eta ostiraletan 10etatik 12etara, abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
NAN, Osakidetzan erregistratuta duten mugikorra eta Osakidetzako txartela (OTI) ekarri beharko dituzte.
ZORIONAK!!!!! Gure zentro sozialeko jatetxeko pintxoetako bat, Gipuzkoako pintxo lehiaketara aurkeztua, hautatu dute 2021eko abenduaren 15ean Donostiako Maria Cristina hotelean egingo den finalera pasatzeko. ANIMO!!
Zoritxarrez gaur egungo egoerak ez digu uzten Santo Tomas egunean egin nahi genuen txistorrada segurtasunez ospatzen. Horregatik erabaki dugu egoera hobetu arte atzeratzea. Garaiz abisatuko dugu.
Beste ospakizunak bai, egingo ditugula, bai zozketa baita sarien banaketa ere.
Astebete zoragarria igaro dugu, haurrak bezala, kalean jolasten.
Aurten ere San Tomas txapelketa egingo dugu.
Urtero bezala, banakako kale jolasak (toka, igel-toka, bote eta dardoak) eta karta partidak (mus, tute, eskoba eta puntto) antolatuko dira.
Izen-emateak urriaren 27tik azaroaren 8ra bitartean egingo dira, bulego orduetan.
Txapelketak azaroko hirugarren astean hasiko dira.
Sariak modalitate bakoitzeko lehen bientzat edo lehenengoentzat izango dira.
Loteria LETEN saltzen da.
Abenduaren 15era arte.
DEZIMOAK BAKARRIK SALTZEN DIRA