
ZINEMA ETA MIGRAZIOA

Bilgune Soziala-Centro Social
Aurten ere San Tomas txapelketa egingo dugu.
Urtero bezala, banakako kale jolasak (toka, igel-toka, bote eta dardoak) eta karta partidak (mus, tute, eskoba eta puntto) antolatuko dira.
Izen-emateak urriaren 27tik azaroaren 8ra bitartean egingo dira, bulego orduetan.
Txapelketak azaroko hirugarren astean hasiko dira.
Sariak modalitate bakoitzeko lehen bientzat edo lehenengoentzat izango dira.
Loteria LETEN saltzen da.
Abenduaren 15era arte.
DEZIMOAK BAKARRIK SALTZEN DIRA
Marijo Villalba, Ipar Martxako begiraleak, kirol honen onurak eta jarduerak aurkeztuko ditu Goiz Eguzkiko areto nagusian, uztailaren 14ean, arratsaldeko 6etan. Aforoa 30 lagunekoa izango da.
2022-23 ikasturterako buruan ditugun jarduerak aurrez inskribatzeko epea ireki da, uztailaren 22 arte.
Orain, interesatzen zaizkigun guztietan izena eman beharko litzateke, edo beste batzuentzat iradokizunak egin. Jardueraren bat antolatzen eta garatzen laguntzeko prest dauden borondatezko bazkideek ere izena eman dezakete.
Oraingoz, hauek dira eskaintzen diren jarduerak: mantenu gimnasia, yoga edo erlaxazio ariketak, euskal dantza, hartubol,ipar-martxa, goizeko ibilaldiak, informatika, euskara, frantsesa, punto, abesbatza.
Pertsona kopuru jakin batek izena ematen duenean bakarrik jarriko dira martxan.
Jarduera batean plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketak egingo dira:
Izena emateko hainbat modu daude:
1. Goiz Eguzkira joanez bulego orduetan.
2. Goiz Eguzkiri telefonoz deituz bulego orduetan.
3. Mezu elektroniko bat bidaliz goizeguzkihernani@gmail.com
Bazkideen eskaerari erantzunez, maiatzetik aurrera ordutegia luzatzea erabaki da. Ordutegi berria:
Ostiraletan – Goizeko 10:00etatik 12:00etara
Astelehena –asteazkena – ostirala
arratsaldeko 4etatik 6ak arte
Oinarrizko Informatika ikastaro bat hasiko da, talde txikitan, gehienez lau pertsonakoak.
Klaseak gaztelaniaz emango dira, asteazken goizetan, bi txandatan: bata, 10: 00etatik 11: 30era, eta bestea, 11: 30etik 13: 00etara.
Edukiak:
– Ordenagailuaren zatiak eta teklatua.
– Posta elektronikoa.
– Interneten informazioa bilatzea.
Ikastaroaren iraupena: 6 saio
Goiz Eguzkira deitu nahi izanez gero, astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko 4etatik 6etara. Telefonoak: 943 55 10 32 eta 747 40 34 37
Egun bateko Ipar Martxako ikastaroek izan duten onarpen ona dela eta, ikastaro berri bat antolatu da martxoaren 26rako. Oraindik plaza libreak daude.
Informazioa eta izena emateko Goiz Eguzkira deitu astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:00etatik 18:00tara.
Telefonoak:
943 55 10 32
747 40 34 37