Urriaren 12an Goiz Eguzkiren 50. urteurrena ospatuko dugu bazkari batekin Atsegindegin. Bazkide bakoitzak 20 € ordaindu beharko ditu. Gainerakoa Goiz Eguzkik jarriko du. Parte hartu nahi baduzu, eman izena irailaren 23a baino lehen bulegoko ordutegian, whatsappen bidez edo posta elektronikoz. Gogorarazi nahi dizugu urteko kuota ordainduta izan behar duzula.
2022-23 ikasturterako buruan ditugun jarduerak aurrez inskribatzeko epea ireki da, uztailaren 22 arte.
Orain, interesatzen zaizkigun guztietan izena eman beharko litzateke, edo beste batzuentzat iradokizunak egin. Jardueraren bat antolatzen eta garatzen laguntzeko prest dauden borondatezko bazkideek ere izena eman dezakete.
Oraingoz, hauek dira eskaintzen diren jarduerak: mantenu gimnasia, yoga edo erlaxazio ariketak, musika hautemateko klaseak, euskal dantza, hartubol,ipar-martxa, goizeko ibilaldiak, informatika, irakurketa partekatua, euskara, frantsesa, punto, abesbatza.
Pertsona kopuru jakinbatek izena ematen duenean bakarrik jarriko dira martxan.
Jarduera batean plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketak egingo dira:
Izena emateko hainbat modu daude:
1. Goiz Eguzkira joanez bulego orduetan. 2. Goiz Eguzkiri telefonoz deituz bulego orduetan. 3. Mezu elektroniko bat bidaliz goizeguzkihernani@gmail.com
Beste urte batzuetan bezala, San Juan jaietan kale- jolasak eta karta jokoak antolatuko ditugu.
Egun hauetan egingo dira: -Maiatzaren 9, 11 eta 13an MUS -Maiatzaren 16, 18 eta 20an, TUTE -Maiatzaren 23, 25 eta 27an ESKOBA -Maiatzaren 30ean, ekainaren 1ean eta 3an, PUNTTO -Ekainaren 6, 8 eta 10ean Kaleko jolasak (BOTE, IGEL-TOKA, TOKA ETA DARDOAK)
Izen emateak bulego orduetan egingo dira, apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitartean, biak barne.
Hilaren 31n, 19: 00etan, Asier Arrizabalaga Otaegui fisioterapeutak ariketa fisikoari eta zahartze osasungarriari buruzko hitzaldia emango du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen proiektu bat aurkeztuko du, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ariketa fisikoko programa baten eraginkortasuna ebaluatzeko.
Animoak eman eta Ostegunean ikusiko dugu elkar!!! EGUNA: MARTXOAK 31, OSTEGUNA ORDUA: 19:00 LEKUA: GOIZ EGUZKIN