DOAKO BISITA CHILLIDA LEKURA

Goiz Eguzkiko bazkideek Chillida Lekura dohain joateko aukera izango dute, martxoak 31ra arte.

Bisitak, larunbat eta igandeetan izango dira, 10:00etatik 17:00etara bitartean, eta astelehenetan 10:00etatik 16:00etara. 
Egunero, goizeko 11:30etan, hileko obraren azalpen laburra eskainiko da. 

Joan baino lehen Goiz Eguzkira deitu behar da: 943 55 10 32 zenbakira, izena emateko, bulego orduetan (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara)

Museorako garraioa, bakoitzaren kontura izango da. Kontutan eduki, G2 autobusa atean bertan gelditzen dela.

Behin Chillida Lekun, Goiz Eguzkiko txartela erakutsi beharko da. 

 

ZERBITZUAK MARTXAN HASI DIRA

Nahiz eta dagoeneko egoitzaren jarduera guztiak martxan ez izan… hasi gara zerbitzu batzuk eskeintzen, denek aldez aurretik ordua eskatuta.

PODOLOGOA
Ordua eskatzeko Goiz Eguzkira deitu behar da, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik, 18:00etara
TELEFONOAK:
943 55 10 32
747 403437
Patri Urbietak

(kol. 414)
astearte goiz eta arratsaldeetan bakarrik egiten du lan.
PREZIOA: 14€

ILEAPANDEGIA
Derrigorrezkoa da zita hartzea.
Ordua eskatu Miren Larrañagari.
TELEFONOA:
648 574 295
PREZIOAK

(Klik egin)

FISIOTERAPIA
Derrigorrezkoa da zita hartzea.
Ordua eskatu Maria Salaberriari (kol.3617)
TELEFONOA:
638 52 92 52
PREZIOA:
1. saioa, historiala irekitzeko datuak hartuta:
45 minutu, 25€,
Beste saioak:
30 minutu, 20€