Bazkide bazara eta maiatzaren 1ean Goiz Eguzkin APERITIBOA hartu nahi baduz euro baten truke...
idazkaritzatik pasa zaitez 12tik 26ra, bulego ordutegietan, zure tiketa jasotzeko.

Bilgune Soziala-Centro Social
Bazkide bazara eta maiatzaren 1ean Goiz Eguzkin APERITIBOA hartu nahi baduz euro baten truke...
idazkaritzatik pasa zaitez 12tik 26ra, bulego ordutegietan, zure tiketa jasotzeko.
Goiz Eguzkik erreleboa hartu zuen Milagrosan goizeko 10:00etan. Hona hemen gure eraikinaren aldean.
Urte honetarako programatutako bidaiak.
Bidaiak banan banan aterako dira
IZEN EMATEA:
Urtarrilaren 22tik 31ra bulego orduan.
Autobusa betez gero, zozketa otsailaren 1ean egingo da 18:00etan.
Interesa dutenentzat bilera informatiboa egingo da urtarrilaren 25ean, osteguna, 19:30ean,
Etapak ikusteko. HEMEN.
Zerbait entzun duzu Errealitate Birtualari buruz?
Egun bat errealitate birtualeko tresnekin ezagutzera eta esperimentatzera animatzen zara?
Esperientzia berri bat proposatzen dizuegu “Hernaniko Lanbide Heziketako Eskola” eta “Innovae” ren eskutik
ANIMATU PROBATZERA!!!
Errealitate birtuala ongizatea hobetzen, burua sendotzen eta gure gorputza suspertzen lagunduko digun tresna izan daiteke.
Saio bera bi egunetan eskeiniko da: azaroaren 13an eta 14an 16: 00etatik 17: 30era, Hernaniko Lanbide Heziketako Eskolan (EPO).
Izen-emateak, beti bezala, Goiz Eguzkin egingo dira, bulegoko ordutegietan, eta taldeak murriztu egingo direnez, beharrezkoa bada zozketa egingo da.
Izena emateko epea: urriaren 23a arte
23-24 ikasturteko matrikula egiteko epea Irailaren 20ra arte izango da, Goiz Egukik antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko.
Uztailean Aurre-inskripzioak egin ziren, baina parte hartzeko orain matrikula egin beharko da.
Matrikula egiteko, bulego ordutegian pasa behar da eta inprimaki bat bete beharko da.
Rural Kutxak banka digitalari eta mugikorren erabilerari buruzko bi tailer azaroan eskaini dizkigu.
Parte hartzea oso ona izan da, eta aretoaren edukiera osatu egin da.
Zalantzak eta esperientziak partekatu ditugu eta, orain, hurrengo urtea tailer berriekin errepikatzeko irrikaz gaude.