
FEDEROPTICOS HERNANI.

Bilgune Soziala-Centro Social

ATE IREKIAK
Ekainaren 18an 10:00 etatik 11:30era hartubola aritzeko aukera izango duzu.
ZATOZ KIROLDEGIRA PROBATZERA !!


Hernaniko Goiz Eguzki Jubilatuen Elkarteak, ekainaren 26an, San Joan jaiak ospatuko ditugu, lunch batekin.
Ordutegia: 10:30 -13:00
Txartela jasotzeko epea: ekainaren 8tik 19ra (biak barne).
Txartela jasotzerakoan, 1 € ordaindu behar da.

Ekainaren 13 eta 14ko asteburuan, Hernani autonomi erkidegoen arabera deitzen den Hartubol, Newcom edo Cachibol izeneko kirolean aritzen diren 150 pertsona ingururen topagune bihurtuko da.
Iaz Madrilen ospatu zen I Topagune Nazionala eta han hartutako konpromisoa betez, aurten Goiz Eguzki Hartubolek, II Autonomia Arteko Topaketa antolatu du.
Madrilgo eta Kataluniako taldeak etorriko dira, ta adinaren arabera hiru mailatan banatuko dira.
Partiden egitaraua ondoko kartelean dago.
Gainera, ez da jolastea bakarrik, Kulturarako denbora ere egongo da. Horregatik eta indarrak berreskuratzeko, larunbatean, hilak 13, afaria egingo dugu Akarregi sagardotegian eta, ondoren, Sanjoanetako preludioaz gozatzeko aukera izango dugu.
Gure eskerrik beroenak ekitaldia posible egin duten denda, enpresa eta erakundeetatik jasotako laguntza.


Goiz Eguzki Jubilatuen Etxeak Dantza Libreko jardueraren proba bat egingo du maiatzaren 23an eta 30ean, 10:00etatik 11:00etara, 2026-2027 ikasturtean praktikan jarri ahal izateko (taldea eginez gero).
Froga egiteko animatuko bazinate, inskripzio-data apirilaten 27tik maiatzaren 8ra (biak barne) izango da.

Deskribapena:
Jarduera horrek bi zati ditu:
1.-saio parte-hartzaile bat eta
2.-gaiari buruzko bakarrizketa bat.
Goiz Eguzkin bertan egingo da eta gaiari helduko diote lehenengo parte hartuz eta gero disfrutatuz, joan-etorriak hobetzeko lan egiteko eta horren aldeko konpromisoa lortzeko.
Ordutegia:
Konpromisoen saioa: 16:30etatik 18:00etara
Bakarrizketa: 18:00etik 19:00era
Ekintza-proposamena:
A.-3 dinamika parte-hartzaile udalerriko adinekoen mugikortasun segurua lortzeko praktika honen dekalogo bat osatzeko.
B.-Bakarrizketa.
Martxoaren 27an, ostirala,17:30ean, Goiz Eguzkin, Jubilazioa eta Boluntariotza izenburupean.
Nagusilaneko boluntarioek erretiroko bizimoduaz, besteengatik egiten duten lanaz eta, batez ere, Nagusilaneko boluntarioek inguruko beste herri askotan egiten dituzten jarduerez hausnartzeko aukera emango digun hitzaldia izango dugu.
Aukera ona izango da gure aisialdiarekin egiten dugunaz, inguruneko beharrez eta zahartze aktiborako aukerez pixka bat pentsatzeko.

Hitzaldia: Albiste faltsuak eta iruzur digitalak. Nola babestu
Eguna: martxoak 25
Ordua: 16:00etan
Tokia: Goiz Eguzkiko areto nagusia
Izen ematea: Bulego orduetan martxoaren 20ra arte
Oharra: Telefono mugikorra, tablet edo horrelakorik eraman behar da.


Martxoaren 8an, Emakumeen Eguna ospatuko dugu.
Goiz Eguzkiko Jubilatuen Elkarteak, urtero bezala, babarrun janaria egingo du Jauregi jatetxean, 14:00tan.
Goiz Eguzkik antolatutako busean joango gara, Atsegindegitik 13:30tan irtengo dena.
Izena emandako pertsonen arabera, busak hainbat bidai egingo ditu.
Bazkari horretan parte hartu nahi duenek, txartela jaso beharko du.
Txartela, bulegoan ekuragarri egongo da otsailaren 18tik 27ra, biak barne.
Bazkariaren prezioa 25€koa izango da.